Le mari de la coiffeuse

Oier Gorosabel Larrañaga — 2015/06/20 09:31:00 GMT+1
Urtea
1990

Usainez eta sentsazioz betetako pelikula honetan, haurtzaroko xalotasuna mantentzen duen gizon bat erakusten zaigu. Bere emazte ileapaintzailea modu alai eta hunkigarrian maitatzen du, eta burua oroitzapenez betea duenez, sarri bueltatzen da haur denborara. Zinematografiak argi berezia ematen dio flashback hauei, eta Michael Nymanen musika orijinalak eta arabiar doinu klasikoek giro are sentsualagoa ematen diote filmari.

Sinopsia: Antoineren haurtzaroko ametsa da ileapaintzaile batekin ezkontzea. Helduaroan lortuko du, eta ileapaindegi txiki batean bere bizitzako 10 urte zoriontsuenak emango ditu.

Zuzendaria: Patrice Leconte. Gidoia: Patrice Leconte, Claude Klotz. Ekoizlea: Thierry de Ganay. Argazkia: Eduardo Serra. Muntaia: Joëlle Hache. Musika: Michael Nyman. Antzezleak: Jean Rochefort, Anna Galiena, Roland Bertin, Yveline Ailhaud, Maurice Chevit, Henry Hocking, Philippe Clevenot, Ticky Holgado, Jacques Mathou, Laurence Ragon, Michele Laroque, Anne-Marie Pisani, Claude Aufaure, Albert Delpy, Pierre Meyrand, Arlette Tephany, Julien Bukowski, Youssef Hamid, Cristophe Pichon, Thomas Rochefort. Wikipedian. Izenburua: Ileapaintzailearen senarra (eu), El marido de la peluquera (es), The hairdresser's husband (en).

Bertsio hauetarako:

 Le.Mari.de.la.Coiffeuse.1990.720p.BluRay.x264-CtrlHD.mkv
 the.hairdressers.husband.1990.720p.bluray.x264-publichd
 The.Hairdressers.Husband.1990.1080p.BluRay.x264-MAGiCAL
application/rar Le.Mari.de.la.Coiffeuse.1990.720p.BluRay.x264-CtrlHD.rar — application/rar, 20 KB